Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Jan 2024)

Euskal fonetika akustikoaren 100 urte

  • Dorota Krajewska

DOI
https://doi.org/10.1387/asju.25115

Abstract

Read online

Lan honetan euskal fonetika akustikoan (alderdi segmentalera mugatuta) orain arte egin diren lanen datu-base bat osatu da, ahalik eta lan gehien biltzeko helburuarekin. Azterketa zenbait aldagairen arabera egin da: argitalpen-urtea, gai orokorra (igurzkariak, herskariak, bokalak, etab.), aztertutako hizkera, hiztunen eta grabazioan erabilitako materialen ezaugarriak, hiztun- eta datu-kopurua, eta analisi-mota (analisi estatistikoa egin den). Guztira 97 lan bildu dira: zaharrenak 1923koak dira eta berrienak 2023koak. Lanak, beraz, azken 100 urteetan arloan egindakoari argazki orokorra ateratzen dio, orain arte egindakoak eta egiteke daudenak hobeto ikusteko.