Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Dec 2021)

Mikoleta eta Sainthillen eskuizkribuen azterketa konparatua

  • Irune Ibarra,
  • Bittor Hidalgo Eizagirre

Abstract

Read online

Artikulu honetan, 1653. urteko Modo Breve izeneko dokumentua nork eskuizkribatu zuen argitu nahi da. Orain arte Rafael Mikoletaren eskuz eginikoa dela pentsatu izan da. Berriki, ordea, Samuel Sainthill Ingalaterrako jaunaren eskuizkribu bat eskuratu ahal izan dugu, eta zalantza areagotu Modo Breve bera noren eskutik egina den. Auzia argitzeko, azterketa konparatu bat egiten da, grafoskopian erabiltzen den metodo grafonomikoaren bidez; hau da, letren forma, idatziaren ezaugarri orokorrak eta keinu-tipoak aztertu dira. Ondorio nagusi bezala, baiezta daiteke 1653. urteko eskuizkribuaren ezaugarriak Sainthillen idatziaren antzekoak direla, eta ez Mikoletarenaren antzekoak. Azkenik, baieztapen hau ikertzen jarraitzeko bideak proposatzen dira.