Fontes Linguae Vasconum (Dec 2021)

Hizkuntza-tratamenduak Dragoi Bolan: hierarkia, gaiztotasuna eta etsaitasuna

  • Garbiñe Bereziartua,
  • Beñat Muguruza

DOI
https://doi.org/10.35462/flv132.3
Journal volume & issue
no. 132

Abstract

Read online

90eko hamarkadan ETB1ek igorritako Dragoi Bola telesail japoniarraren azterketa xehea egiten da lan honetan, euskarazko itzulpenean hizkuntza-tratamenduei ematen zaien erabilerari erreparatuta. Telesaileko edukien azterketa kualitatiboa eta telesailaren euskarazko itzulpenean parte hartu zutenei elkarrizketak eginda ikusitakoen berri ematen da. Hitanoaren erabilera bereziki zukutu zuten itzultzaileek, bai pertsonaia askok franko erabiltzen dutelako, bai hitanoak pertsonaiei eman diezazkiekeen konnotazio ugariak presente daudelako. Goitik beherako hitanoa ikusi dugu nagusiki, eta hierarkia hori zenbait faktorek markatzen dute: adinak, botereak eta gaiztotasunak, besteak beste.

Keywords