Fontes Linguae Vasconum (Apr 2003)

Zein… (eta Bait-) erlatiboak. Izen ardatzaren eskuin hedatzen diren erlatiboak euskaraz (III)

  • Victor Hidalgo Eizagirre

DOI
https://doi.org/10.35462/flv92.2
Journal volume & issue
no. 92

Abstract

Read online

Izen ardatzaren eskuin hedatzen diren erlatiboak euskaraz saileko hirugarrena (ik. Hidalgo 2002a, b). Zein… erlatiboen erabilera aztertzen da estatistikoki ahozko eta idatzizko bi corpus nagusitan (1.1.), bereziki lotuaz hauenerabilera erlatibozko esaldien luzerarekin (1.2). Zenbait kontsiderazio morfologiko (1.4.) eta sintaktiko (1.5., aditz kokagunearen inguru) egin ondoren, esaldion erabileraz eta balio semantikoez dihardugu (1.6.). Ondoren hipotesi orokor bat eraikitzen da izen ardatz determinatuen ondoko erlatibo guztien erabileraz (1.7), eta erlatiboon eta antizeinismoaren historiako zenbait ohar eman ondoren (1.8.), hauen jatorri arrotzaz edo euskal berezkoaz egite da hausnarketaren bat (1.9.), eta batez ere erlatibo hauen ahozko erabileraz, eta ahozkotasunarekin duten zerikusi zabalaz (1.3.; 1.10). Azkenik oharren bat egiten da bait- erlatiboen inguru ere, izen ardatz determinatuen ondoko erlatibo mota bezala (2.).