Fontes Linguae Vasconum (Dec 2024)
Komunikazio-antsietatea, hezkuntza formala eta euskarazko hizkera informalaren ikas-irakaskuntza
Abstract
Artikulu honetan, hezkuntza formalean hizkera informala aisialdi antolatuaren eta ikasgela barruko jarduera ludikoen bitartez lantzeak haurren hizkuntza-antsietatean izan dezakeen eraginari buruzko ikerketa bat aurkezten da. Ikerlana metodo mistoan eta diseinu konkurrentean egin da eta bertan parte hartu dute euskarazko hizkera informala ikasgela barruan zein kanpoan lantzen ari diren Nafarroako bi ikastolatako haurrek (n = 86). Emaitzak datuak triangulatuz aztertu dira eta ateratako ondorio nagusia izan da haurren euskarazko komunikazio-antsietatea murrizten dela, estatistikoki ezberdintasun esanguratsuak ageriz, bai generoaren, bai 1Hren arabera.
Keywords