Fontes Linguae Vasconum (Apr 2002)

Erlatibo hautsiak. Izen ardatzaren eskuin hedatzen diren erlatiboak euskaraz (I)

  • Víctor Hidalgo Eizagirre

DOI
https://doi.org/10.35462/flv89.2
Journal volume & issue
no. 89

Abstract

Read online

Orain hasten dugun artikulu serie honetan aztertu nahi izan ditugu izen ardatzaren eskuinetik (ere) hedatzen diren erlatibozko egiturak euskaraz. Lehendabiziko artikulu honetan erlatibo hautsiak aztertu ditugu, hau da, izen ardatzaren ezkerretik, era arruntean, hasitako erlatiboak, baina artean osagarriren bat erakusten dutenak izen ardatz horren eskuinetik ere. Halako erlatiboak erabat gaitzetsiak eta ukatuak izan dira euskaraz orain artean, baina alde eta aldi guztietako euskara guztietan dira halako testigantzak. Bi corpus nagusi aztertu ditugu sistematikoki eta bertan erlatibo guztien %8 ere badira erlatibo hautsiak. Hauen adibidetegi zabal bat aurkezten dugu eta beren erabilera baldintzetara hurbiltzen saiatu gara. Besteak beste, erlazio zuzena aurkituko dugu erlatibozko esaldien luzera eta hauen joeraren artean «hautsiak» agertzeko. Amaitzeko, aztertu ditugu egitura «hautsiak» ...