Fontes Linguae Vasconum (Jun 2016)
Nola erabili itzulpena euskarazko irakaskuntza elebi/eleaniztunean
Abstract
Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzatik baztertuta egon da, izan ere, indarrean izan diren metodoek hizkuntzak modu bereizian irakatsi beharra azpimarratu dute haien arteko interferentziak saihesteko asmoz. Alabaina, itzulpena baliabide didaktiko egokia izan daiteke, gogoeta metalinguistikoa eta hizkuntzen arteko konparazioa ahalbidetzen baititu. Balio hori are interesgarriagoa izan daiteke hezkuntza sistema eleaniztunetan: euskarazko murgilketa ereduan, adibidez. Halere, gaia gutxi ikertu da eta ez dakigu itzulpena nola erabiltzen den. Lan honetan, lehen hurbilpen bat egin nahi izan dugu: itzulpenak bigarren hezkuntzako euskara irakasgaiko testuliburu batean zer leku duen eta nola lantzen den ikustea da artikulu honen xedea. Horretarako, testuliburuko adibide batzuk aztertzeaz gain, itzulpenaren balio didaktikoa hobeto ustiatzeko zenbait proposamen didaktiko zehatz ere egin ditugu. The teaching methods in place wanted to avoid interferences between languages and defended teaching them separately. Therefore, translation was put aside from language teaching. By contrast, studies about language acquisition have proven the contrary: the speaker learns languages through transferences made among them. We think translating, as a tool, can have an interesting didactic value, because it it facilitates metalinguistic reflexion and the comparison among languages. The basque immersive educational system is multilingual, an appropriate environment for using translation. The objective of this report is to see where and how translation is implemented in secondary education’s Basque class. We have analyzed several examples taken from a school book. Besides evaluating them, we have also made some specific didactic proposals to benefit from the didactic value of translation.