Fontes Linguae Vasconum (Jun 2018)
Azpeitiko euskararen hiztegi dialektal bat - I
Abstract
Hiztegi honen ildo nagusiak Azpeitiko euskararen azentua eta fonologia dira. Hiztegian, azpeitieraz gertatzen diren aldaketa fonologikoak azaldu dira. Izenen eta izenondoen kasuetan, hiru forma aurkeztu dira. Lehena, flexiorik gabeko absolutiboko forma mugagabea da, eta ondorengo biak kopuladunak, bai singularrean bai pluralean. Hiru formak azentu aldaketa adierazteko erabili dira. Aditzen kasuan, partizipio perfektiboan eta ez-perfektiboan ageri zaizkigu, beti ‘da/du’ aditz laguntzailearekin. Bestelako hitz motak forma bakarrean datoz. Lan hau hiztegi osoaren lehen erdia da.