Fontes Linguae Vasconum (Jun 2016)

Zaraitzueraren lekukotasunak XVIII. mende bukaeran: hiru testu zahar eta autore berri bat

  • Ekaitz Santazilia Salvador

Journal volume & issue
no. 121

Abstract

Read online

Zaraitzuko euskaran XVIII. mendean idatzitako hiru prediku aztertu ditugu lan honetan. Ez daude hirurak egoera berean, izan ere, bat argitaragabea izan arren, beste biak J. M. Satrustegik emanak zituen jadanik argitara; gainera, ez dira denak batera leku berean gordetzen. Hartara, lau zeregini ekin diegu: Alde batetik, testuek izenik ez baitute, argitaratu gabe dagoen testuak eta Satrustegik ateratakoak esku berak idatziak direla frogatu dugu. Bigarrenik, balizko autorea zein den aurkitu eta haren biografia apur bat ikertu dugu. Ondoren, hiru testuen transkripzio eta edizio bateratua eskaini dugu, eta testuek erakusten duten hizkeraren hizkuntza-azterketa egin, azkenik.

Keywords