Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)
Iruñe ondoko euskal testu zahar berri bat
Abstract
Untzuko (Txulapain) parrokian edo inguruan orain gutxi agertu den euskal eskuizkribu zahar baten edizio eta azterketa dakargu lan honetan. Testuaren deskribapena egin dugu eta izkribua itzulpen-moldaketa dela kontuan harturik, jorratzen duen gaiaz eta testua euskaraz egotearen arrazoiez azalpen zenbait eman ditugu. Idazkiaren estilo txukuna gogoan, egile anonimoaren ezagupenen eta eraginen gaineko ondorioak atera ditugu. Horrezaz gain, testua ikuspegi filologiko eta dialektologikotik aztertuta, dagokion garaian eta hizkeran kokatzen saiatu gara. Eskuizkribuaren transkripzioa, grafia eta puntuazioa gaurkotua duen bertsioa eta jatorrizkoaren faksimilea ere eman ditugu hemen.