Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Mar 2021)

Pedro José Aldazabalen euskal testuak: edizioa eta filologia-gaiak

  • Eneko Zuloaga San Román

DOI
https://doi.org/10.1387/asju.22418
Journal volume & issue
Vol. 53, no. 1/2

Abstract

Read online

Lan honetan Pedro José Aldazabal idazle gipuzkoarraren euskal lanen edizio kritikoa aurkezten da: hala Aldazabalek berak idatzitako testuena nola bestek idatzi eta Aldazabalek bere lanetan jasotakoena. Testu horien edizio kritikoa aurkezteaz gain, Euskal Erria aldizkarian (1887) eta ConTAVen (Sarasola 1983) XVII. mendekotzat joaz argitaratutako Itziarko Ama Birjinaren omenezko kopla-sorta egiazki Aldazabalena dela defendatzen da; bestalde, Aldazabalen bederatziurrena XIX. mendean berrargitaratu zuen Gorostegik, hizkerako hainbat ezaugarri eraldatuta: bi testuen arteko alderaketa ere aurkezten da, literatur gipuzkeraren bilakabidea eta XVIII-XIX. mendearen amaierako hautu linguistikoak hobeto ezagutzeko lagungarri izan daitekeelakoan.