Fontes Linguae Vasconum (Dec 2021)
Oltzako aldaeraren inguruan (1 – Arakilgo azpialdaera)
Abstract
Bonaparte printzeak, euskalkien sailkapena egin zuenean, Arakilgo azpi-aldaera (Murginduetako hizkera salbuetsirik) Oltza izenekoaren barruan kokatu zuen, jarraiko ibarretako hizkerekin batera: Oltza –jakina–, Goñibar, Itzako Zendea, Olloibar, Etxauri, Antsoain, Girgillao, Artazu eta Gesalazko zati bat, Jaitz udalerria barne. Oltzako aldaera honi (Zizurko eta Gulibarkoek osatua) ultra-pamplonés deitu zion Bonapartek eta hegoaldeko goi-nafarrera deitu zuen euskalkiaren barruan kokatu. Arakil ibarreko Ihabar herriaz dugun informazioa, halere, bereizi egin dugu eta hurrengo saio baterako utzi.
Keywords