Fontes Linguae Vasconum (Dec 2021)

Modalitate-markatzaileak: partikula modalak ote dira euskarazko partikula modalak?

  • Sergio Monforte

DOI
https://doi.org/10.35462/flv132.9
Journal volume & issue
no. 132

Abstract

Read online

Lan honetan euskalaritzan partikula modaltzat hartu ohi direnak modu kritikoan aztertu dira tipologikoki izendapen bera duten elementuen ondoan aldea ikusita. Bi propietate morfosintaktikori erreparatu zaie: a) ea beste osagai bati atxiki behar dioten eta b) ea mendeko testuinguruetan ager daitezkeen. Euskarari begira, tradizioko partikula modalek (ahal, bide, ei, omen eta ote) markatzaile modal enklitikoen moduan jokatzen dutela ondorioztatu dut. Hala ere, beste batzuek partikula modal prototipikoen antzeko jokabidea dute; hau da, hizketa-ekintzaren operatzaile morfologikoki beregainak dira: bada, baina, berriz, gero, ordea eta ekialdeko ote hain zuzen.

Keywords