Fontes Linguae Vasconum (Jun 2021)
Mahats hitzaren etimologia
Abstract
Lan honetan mahats hitzaren etimologia eman dugu. Argudiatu dugu Erdi Aroko mailegu bat duela abiaburu, erromantzezko banasta, eta euskararen barrenean sortu dela, berranalisiz. Horretarako, hitzak Erdi Aroko toponimian duen presentzia urria azaleratu dugu, eta nabarmendu erromantzezko banasta-k nolako bizitasuna zukeen mahastizaintzan garai horretan berean. Hitza erasan duten aldaketa fonetikoen kronologiak zedarrituta, erakutsi dugu kronologia horiek bat egiten dutela ardogintzak euskal eremuan izandako Erdi Aroko orokortzearekin. Bide horretatik, argitu dugu zein neurritan islatzen duten ardogintzari loturiko euskal hitzen etimologiek gure lurraldeetako ardogintzaren beraren historia.
Keywords