Fontes Linguae Vasconum (Jun 2023)
Urigoitiko hiztegitxoari buruz
Abstract
Artikulu honetan Orozkon (Bizkaia) topatutako hitz zerrenda eskuizkribatu baten berri ematen dut. Orainokoan hiztegi hau ez da ezeingo ikerketa akademikotan deskribatu edo aipatu. Liburuxka Urigoiti auzoan agertu zen, baserri baten berriztapen lanetan. Egile edo data agerikorik gabe egon arren, behin-behineko azterketa baten ostean esan dezaket XIX. mendekoa dela eta inguru hartan (Orozko-Aiaraldean) idatzi zela. Ikerketa honen helburua da obratxoaren ezaugarri fisiko eta lexikografikoez aritzea, hiztegiaren edizio kritiko bat prestatzeko bidean. Hiztegia osatzeko baliatu ziren balizko iturriak, idatzizkoak zein ahozkoak, eta hiztegigilearen profila eta motibazioa ere hizpide ditut.
Keywords