Fontes Linguae Vasconum (Jun 2017)

Dardarkari anizkunaren aldakortasunaz

  • Iñaki Gaminde Terraza,
  • Aintzane Etxebarria Lejarreta,
  • Naia Eguskiza,
  • Asier Romero Andonegi

Journal volume & issue
no. 123

Abstract

Read online

Lan honetan dardarkari anizkunaren alofonoak deskribatzen dira, eta alofonoak erabiltzean aldakortasuna zerk eragiten duen aztertzen da. Horretarako, Euskal Herriko zazpi probintzietako 23 eta 36 urte bitarteko 155 gazteri grabatu zaie bat-bateko testu bat. Era bitako azterketak egin dira; batetik, alofonoak euren artean bereizteko ezau-garri fonetikoak aztertu dira; bestetik, irizpide linguistikoak, geografikoak eta sozialak erabili dira. Datuetatik ondorioztatzen da, hegoaldeko gazteek batez ere dardarkari anizkun apikaria erabiltzen dutela eta iparraldekoek ubularra, gainera, aipatutako dar-darkarien alofonoen erabilerari eragiten dioten aldagaiak ezberdinak direla.

Keywords