Fontes Linguae Vasconum (Jun 2021)
Gulibarko aldaeraren inguruan (eta 3 – Txulapaingo azpialdaera: Elbarrena)
Abstract
Louis-Lucien Bonaparte printzeak, euskara sailkatzeko bere ahaleginean, nafar Pirinioko bere talaiatik so eginez nonbait, Iruñez haraindiko multzo handi bati aldaera gisako kategoria iritzi eta subdialecto ultra-pamplonés gisako deitura eman zion, honen barruan Gulibarko hau, Oltzako eta Zizurko aldaerak kokatuz, guztiak ere hegoaldeko goi-nafarrera deitu zuen euskalkiaren barruan. Saio honen azpitituluan dakusagunez, printzeak Gulibarko aldaera honen baitan tartekatu eta de Juslapeña izendatu zuen azpialdaera ezagutzeko ekarpena egiten saiatu gara, duela hogeita hamar urte inguru bildu genituen testu batzuk hona ekarriz.
Keywords