Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Mar 2021)
Hizkuntza aldakortasunaz eta barietateen sailkapenez: aspektu ez-perfektuaren bariazioa Igorreko euskaran
Abstract
Hizkuntza aldakortasunaren ikerkuntzan barietateen zein informatzaileen sailkapenak egiterakoan metodo kuantitatibo objektiboen baliagarritasuna nabarmentzea da lan honen xedea. Horretarako, Igorreko hiztun gazteek aspektu ez-perfektua egiteko erabiltzen dituzten arau morfo-fonologikoak deskribatu eta aztertu dira. Sistema Konplexu Dinamiko Moldagarrien (SKDM) teoriari jarraiki, azaleko forma hutsen azterketatik harago, azterketa linguistikoaren beharra aldarrikatu ondoren, hiru teknika sailkatzaile erabili dira informatzaileak sailkatzekotan: multzokatze azterketa hierarkikoa, DAE metodoa eta K-batezbestekoen multzokatzea (KM) (logika lausoaren hatsarretan oinarritzen dena). Tekniken azalpenekin batera azterketa osoaren emaitzak ere aurkezten ditugu lanaren amaieran.