Fontes Linguae Vasconum (Apr 2005)

Eskuinetiko erlatiboak euskaraz, izen ardatzaren ondoretik (ere) hedatzen direnak (eta V). Ikuspegi orokorra

  • Víctor Hidalgo Eizagirre

DOI
https://doi.org/10.35462/flv98.3
Journal volume & issue
no. 98

Abstract

Read online

Artikuluan bateratzen ditu autoreak aurreko beste zenbait lanetan atalka aztertutako euskarazko izen ardatzaren eskuinetiko erlatiboen gaineko datu estatistikoak (erlatibo hautsiak, izen ardatz determinatugabeen ondoko erlatiboak eta izen ardatz determinatuen ondokoak -(e)n… aposizioak, zein… erlatiboak, bait- erlatiboak). Eta eskuinetiko erlatiboon erabileraren lotura aztertzen da (batzuetan zuzena) esaldi erlatiboen luzerarekin. Bai eta ere esaldi erlatibo hauen kokagunearekin esaldi nagusiko aditzaren aurre edo ondorenean. Aldi berean ematen da, eskuinetiko erlatiboen erakusgarri, aurreko artikuluetan jaso gabeko aho zein idatzizko beste hainbat erabilera adibide berri. Amaitzeko, eskematikoki erakusten dira esaldi erlatibo jokatuen aukerak euskaraz, nola hauen ordez ahozko hizkeran sistematikoki erabili ohi diren beste zenbait egiturarenak ere.