Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)

Xahoren Aitor hegoaldeko XIX. mendeko narratiban

  • Ana M. Toledo Lezeta

Journal volume & issue
no. 117

Abstract

Read online

Agustín Xahok 1845ean argitaratutako Aitor. Légende Cantabre legenda abiapuntu, XIX. mendeko Hegoaldeko narratibak nola jaso zuen Aitor aitalehena aztertzen da. Horretarako Xahoren legenda, Francisco Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII (1879) eleberria, Karmelo Etxegarairen «Aitoren etorrera edo Euskal Erriaren asiera» (1882) legenda eta Bizente Aranaren «Aitor» (1881) eta «Iberia ó la ninfa del Zadorra» (1882) legendak erkatzen dira. Xahok eraikitako Aitor aitalehena beren kontakizunetara daramaten Hegoaldeko idazleok beren gisara erabiltzeko lizentzia hartu zuten, bakoitzak bere nahi edo helburuetara egokituz eta, batez ere, hark eratutako giza komunitatearen identitate-ezaugarrietan jasandako galerez jarduteko bitarteko bihurtu zuten.

Keywords