Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Apr 2010)
Gehiago Pierre Urteren gramatikaren iturriez: Lilyren gramatika
Abstract
Pierre Urtek Grammaire cantabrique idatzi zuen 1714 inguruan, Ingalaterran erbesteratua zelarik. Artikulu honetan frogatu nahi dugu Urtek lan hori idazteko erabili zuen iturri nagusia "Lilyren gramatika" izenekoa izan zela, XVI. mendetik XIX. mendera arte Ingalaterran latina ikasteko erabili zen gramatika ofiziala. Iturri hau identifikatzeak berresten digu Urteren gramatika hizkuntza irakaskuntzaren tradizioan sartu behar dela, Oyharçabalez (1989) geroztik susmatzen zenez. Gure lanean, Lilyren gramatikaren historia laburbildu ondoren, Urtek erabil zezakeen edizio zehatza aurkitzeko urrats batzuk ematen ditugu; azkenik, artikuluaren atal nagusian, bi gramatika-lanak aurrez aurre jartzen ditugu, Lilyren gramatikarekiko zorra ziurtatzeko eta Urtek bere iturri horretatik hartu zituen zati nagusiak (hala gramatika-sailkapenak nola adibideak) zehazki erakusteko asmoz.