Fontes Linguae Vasconum (Jun 2009)

XVIII. eta XIX. mendeetako Azpeitiko euskal testu batzuk

  • Juan Madariaga Orbea,
  • Jose Antonio Azpiazu,
  • Jerardo Elortza

Journal volume & issue
no. 110

Abstract

Read online

Orain dela gutxi arte, agiri publikoetan zein pribatuetan, euskaraz idazten ziren testuen presentzia oso urria zen, baina egon bazegoen. Noizean behin agiri batzuk euskaraz azaltzen dira, nahiz eta gehienetan gaztelerazko edo frantsesezko bertsioak diren. Dena den, duten interes historiko zein linguistikoa kontuan izanik, berreskuratzea merezi dute. Kasu honetan 1738-1840 artean Azpeitian (Gipuzkoan) idatzitako hiru testu multzo berreskuratzeaz ari gara: lehenengoa, ekonomikoari buruz, hiru eskutitz pribatuk osatzen dute; bigarrena ondo gobernatzeko Udal Autoa da eta hirugarrena berriz, ermandade batentzako induljentzia eskaera egiteko hiru agirik gauzatzen dute.

Keywords