Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Mar 2021)
Itzulpengintzaren errepresentazioa azken 60 urteotako euskal literaturaren historiografietan
Abstract
Itzulpen ikasketa soziologikoei jarraikiz, lan honetan aztergai da itzulpenaren ikuspegia literatur historiari buruzko lanetan. Hain zuzen ere, 1961-2016 bitarteko euskal literaturaren hamaika historiografiatan itzulpengintzak izandako errepresentazioari erreparatzen zaio: lehenbizi, azterketarako gakoak azaltzen dira; ondoren, historiografiak kokatzen dira eta itzulpenari buruzko diskurtsoa aztertzen da historiografiaz historiografia; eta, azkenik, ondorio gisa, diskurtso horien bilakabidearen deskripzioa egiten da.