Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Aug 2021)
Ezaugarrien kronologiaren garrantzia: -ki-dun indikatiboko NOR-NORI saileko adizkien historia pixka bat
Abstract
Artikulu honetan Nafarroa Garaiko hizkera batzuetan agertzen diren dakit ‘zait’, zekion ‘zitzaion’ gisako indikatiboko nor-nori saileko adizkiak aztertzen dira ikuspuntu diakroniko eta kronologiko batetik. Mendez mende, adizki horien agerraldiak eta lekukotasunak aztertzen dira, xvi. mendeko testu zaharrenetatik abiatu eta xx. mende bitarteko testigantzetara bitartean. Orain arte ezer gutxi ikertu da gaiaz eta, oro har, aoristoarekin lotutako arkaismotzat hartu izan da. Halere, saio honetan hipotesi horren puntu ahulak aurkezten dira; besteak beste, orainaldian ere agertzea edo nor 3. pertsona denean bakarrik erabiltzea. Horren ordez, beraz, bestelako proposamen bat aurkeztu eta Nafarroako erdiguneko hizkera batzuek egindako berrikuntza bat dela defendatzen da. Bidenabar, ezaugarri dialektalen azterketa xeheek dialektologia diakronikoan egin dezaketen ekarpena ere aldarrikatu nahi da.