Fontes Linguae Vasconum (Jun 2018)
Representaciones transtextuales y heterolingües (para la memoria) en la novela Manu Militari
Abstract
J. A. Arrietaren Manu militari (1987) eleberriko errelato memoristikoa aztertuko dugu; eleberrian frankismoaren garaitik post frankismorako bidea egiten duen belaunaldi gaztearen bizipenak kontatzen dira. Lehenik, 1975-1990 bitarteko euskal literaturaren eta itzulpengintzaren eremuaren bilakabidea deskribatuko dugu; izan ere, garaiko ezaugarriek moldatzen dute autorearen habitusa, zeina fikzioan irudikatzen baita. Bigarrenik, autoreak ariketa memoristikorako erabilitako baliabideak aztertuko ditugu: transtestualitatea eta heterolinguismoa. Bourdieuren eremuen teoria, Genetten transtestualitatearen teoria, itzulpen-ikasketetako «fikzio-bira»-ri dagozkion ikerketajoerak eta Sucheten imaginario heterolinguistikoaren planteamenduak hartuko ditugu oinarritzat.