Fontes Linguae Vasconum (Jun 2024)
Almadiak Zaraitzu eta Ezka ibaietan barrena XX. mendearen lehen erdian: euskarazko lekukotasunak
Abstract
XX. mendearen lehen erdian amaitu zen Zaraitzun eta Erronkaribarren (Nafarroa) egurra almadien bidez errekan behera garraiatzeko ohitura. Lan hori nola egiten zen hobeki ezagutzeko, duela hamarkada zenbait ibar horietako zenbait biztanleri egindako grabaketetatik ateratako etnotestuak bildu ditut artikulu honetara. Gainera, lekukotasun gehienak euskarazkoak eta argitaragabeak baitira, hango mintzo jadanik desagertua aztertzeko ere garrantzi handikoak ditugu.
Keywords