Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)

Euskararen laguntzaile ahantziaz: *iron aditzaren historia

  • Manuel Padilla Moyano

Journal volume & issue
no. 116

Abstract

Read online

Orain arteko ikerketa saioek albo batera utzi dute euskal aditz laguntzaileen sistemaren kide bat: *iron aditza. Geografikoki gero eta ekialderago plegatua, eta funtzionalki aditz iragankorren modu markatuei mugatua, *iron laguntzailea *ezan aditzarekin lehian ageri da historikoki. Lan honetan, batetik, *iron aditzaren inguruan plazaratu den informazio guztia bildu dugu, eta bestetik, ikerketa morfologikoa eta sintaktikoa gauzatu, ehun testutik gora biltzen duen corpus batetik abiaturik. Ikuspegi diakronikotik, *iron-en bilakaera errezesiboa ez da balizko defektibotasun morfologiko batez azaldu behar, objektu pluralarekiko formak zein joskera hirupertsonala ongi lekukotuak baitira aldi historikoan. Gure ustez, aditz honen gibelatzea gehiago esplika liteke laguntzaileen sisteman izan duen posizio ahulagatik.

Keywords