Fontes Linguae Vasconum (Jun 2018)
El orden de la negación en las construcciones perifrásticas en euskera: un enfoque diacrónico-tipológico
Abstract
Lan honen helburua euskarazko ezezko perpausetako aditz nagusiak eta laguntzaileak historian zehar izan duten hurrenkera aztertzea da. Hizkuntzaren historiako hainbat testuren hitz-hurrenkerari begiratuz, aditz nagusia - ezezkoaren marka - aditz laguntzailea ordena (ikusi ez zuen modukoa) perpaus nagusietan desagertzen eta mendekoetan gordetzen dela erakusten da, eta, aldi berean, desberdintasun horri azalpen tipologikoa emateko saioa egiten da. Ezeztapenaren hurrenkerari eragiten dioten zenbait faktoreren inguruan ere (perpaus mota, euskalkia etab.) hausnarketa egiten da.