Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Sep 2021)

Inprimatuak editatzen: deskribapen bibliografikoa eta testu-kritika Kapanagaren dotrinaren argitan

  • Koldo Ulibarri Orueta

DOI
https://doi.org/10.1387/asju.22859
Journal volume & issue
Vol. 50, no. 1/2

Abstract

Read online

Lan honetan testu-bibliografia (textual bibliography) jorratuko dugu eta inprimatuak editatzeko orduan ikerketa moldeak erakusten dizkigun bideez arituko. Horretarako, deskribapen bibliografikoa zer den azalduko dugu eta testuaren edizio kritikoa egiteko orduan deskribapenok izan dezaketen berebiziko garrantzia erakutsiko. Honen erakusgarri Kapanagaren Dotrina Christiana (1656) liburuaren deskribapen bibliografikoa izango da: deskribapen iruzkindu bat egingo dugu, ager daitekeen informazioak zer adierazten duen azaldurik, bai eta liburuaren sorrerari buruzko datu horiek edizio kritikoan nolako eragina izan dezaketen ere. Modu honetan, aldarrikatu nahi dugu inprimatuen edizio kritiko egoki bat egiteko ezinbestekoa dela deskribapen bibliografiakoa, honetatik atera daitezkeen ondorioak beharrezkoak baitira.