Fontes Linguae Vasconum (Dec 2021)
Egiletasuna eta gorputza kritika feministaren argitan. Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaren irakurketa bat
Abstract
Artikulu honek kritika feministak egiletasunaz egindako ekarpen teorikoak jasotzen ditu. Roland Barthesek «egilearen heriotza» 1968an aldarrikatu bazuen ere, artikuluan argudiatzen da kritika feministak eta egiletasunaren inguruko ikerketa-lerroek egiletasuna birpentsatzeko tresnak eskaintzen dituztela. Egiletasunaren eta gorputzaren arteko harremanaz hausnartzen da, baita autofikzioak genero gisa dituen ezaugarriez ere. Kontzeptu teoriko horiek Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (2013) nobela interpretatzeko gakoak dira. Artikuluak proposatzen du Meaberen eleberriak, autofikzioa erabiliz, egiletasun gorpuztu berri bat plazaratzen duela.
Keywords