Fontes Linguae Vasconum (Jun 2016)
Dardarkari bakunaren alofonoez testu irakurrietan
Abstract
Lan honetan mendebaldeko gazteek irakurtzen dituzten testuetan agertzen diren dardarkari bakunek zer motatako alofonoak dituzten aztertzen da. Alofonoen deskripzioa egiteaz gain, euren bereizketarako iraupenaren nahiz energiaren indize akustikoen azterketa egiten da. Datuak jaso eta corpusa osatzeko hamabost informatzaile erabili dira, guztiak gazteak eta neskak, eta testu labur bat irakurtzeko eskatu zaie, behin testu irakurriak grabatuta, «Praat» programaren bidez datuak etiketatu eta aztertu dira. Alofonoen deskripzioa egiteko bi ezaugarri nagusi hartu dira kontuan: mihiak albeoloetan ukitu duen ala ez eta zarata agertu den ala ez. Ondorio gisa esan beharra dago bost alofono bereizi direla eta iraupena zein energia ezaugarri akustikoak garrantzitsuak direla alofono horien bereizketan. In this paper we analyze a variant of ttak allophones in reading texts by young people from western Basque Country. Moreover we describe allophones, and for its differentiation we analyze the acoustic features as they are the duration and the energy. For the elaboration of the corpus we have collected data from fifteen informants, all of them young and female, and we asked them to read a short text. Then we labeled and analyze with «Praat» program. We describe the ttak allophones according to two evidences: the alveolar contact and noisiness. We conclude that we differentiate five ttak allophones and both energy and duration are important acoustic features to differentiate allophones.