Fontes Linguae Vasconum (Dec 2021)

Do It Yourselfetik planifikaziora. Euskal hiztun gazteak eta berreskurapenaren auziak

  • Jone M. Hernández García,
  • Ainara Santamaria Barinagarrementeria

DOI
https://doi.org/10.35462/flv132.4
Journal volume & issue
no. 132

Abstract

Read online

Azken urteotan, euskararen erabilera nabarmen zabaldu da, gune formaletan zein informaletan. Hala ere, ezagutza mailaren eta erabileraren arteko aldea kezka iturri da. Zentzu horretan, beharrezkoa ikusten dugu hizkuntzaren berreskurapenak ekarritakoa begirada kritikoarekin aztertzea. Artikuluan gazteen euskararen erabileran eragina duten bi gertakari aztertzen dira: batetik, hizkuntzaren eremuan emandako instituzionalizazio prozesua; bestetik, azken hamarkadetan euskararen gainean eraikitako hizkuntz ideologiak. Alderdi hauek Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) gazteekin batera egindako ikerketa kualitatibo baten harira lantzen dira.

Keywords