Fontes Linguae Vasconum (Dec 2022)
NOR-NORI-NORK irrealisak Gipuzkoan: eginen hedadura eta *ezan adizkien zenbait berrikuntza
Abstract
Lan honetan, Gipuzkoa (erdialde)ko NOR-NORI-NORK irrealisen bilakaeran sakondu nahi da. XVI.-XIX. mendeetako testuei begiratu diet, baita herrietako egungo euskara deskribatzen duten monografiei ere. Gipuzkoa erdialdeko eremu zabalean erabili da mendebaleko egin sail tripertsonalean, nahiz eta zaila den jakitea Beterrin eta Gipuzkoa (ipar)ekialdean zenbateko lekua izan duen. Tolosaldean eta Beterrin, bereziki, *ezan zaharra ere badago, eta adibide guztiak ez dira arkaismoak. Hala, *ezanen irrealis tripertsonaletan gertatutako zenbait berrikuntza edo aldaketa aurkeztu ditut, Gipuzkoa (erdialde)ko eskualde batzuek Euskal Herriko erdi-ekialdearekin izandako harremana erakuts baitezakete.
Keywords