Fontes Linguae Vasconum (Oct 2019)

Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (6 – Hego-Esteribarko laginak: Ilurdotz II)

  • Koldo Artola Kortajarena

Journal volume & issue
no. 115

Abstract

Read online

Saio hau honen aurrekoari bukaera ematera datorkio, hartan ez baikenuen lekurik aski izan geure esku zegoen hainbat ekai argitaratzeko. Honen aurrekoan egin genuen Laburpena-k, beraz, balio du honetarako ere, nahiz oraingo honetan berritasunen bat sartu dugun. Ekarri ere, saio honetara, testu batzuk eta esaldi-sorta handi samarra ekartzeaz gainera, aditz trinko batzuen berri apala eta gramatikaren inguruko beste arazo batzuen berri ematen dugu, hala nola Ilurdotz bereko andre bati bilduriko kantu eta kantinela bana ere. Lehenago ere esanik gaude berriemaile hauek adieraziriko zalantza, etenaldi eta gabeziak euskaraz luzaro mintzatu gabe egon izatearen ondorio zuzena direla. Bihotz zabaleko lagun hauei, beraz, eskerrik beroenak ematea dagokigu, bai guri erakutsiriko abegi onagatik, bai-eta geroko belaunaldiei utzitako lekukotasunezko altxor preziatuagatik ere.

Keywords