Fontes Linguae Vasconum (Jun 2024)
Memoriaren arrastoa euskal HGLn. Gerrak ez du izenik albumaren azterketa
Abstract
Ikerlan honek hiru helburu ditu: 36ko Gerrari buruzko euskal Haur eta Gazte Literaturaren corpusa zehaztea, obra horiek gerraren zer irudikapen egin duten aztertzea, eta, azkenik, Gerrak ez du izenik (2013) albumaren interpretazio xehea egitea. Obren azterketarako narratologia genettearrari jarraitu diogu, eta albumaren irakurketarako genero-kode horri dagozkion bereizgarriak hartu dira kontuan. Emaitzek erakutsi dute 2010. urtetik aurrera gai honi buruzko HGLko lanak ugaritu direla, eta ezaugarri hauek dituztela, besteak beste: haurren begirada nabarmentzen da, gerrak haurtzaroarekin apurtzen du, istorio asko gerra-garaian bertan kokatuak dira, eta galtzaileen ikuspegia gailentzen da.
Keywords