Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (Sep 2021)
Adi-tik *edin-era: aditz laguntzaile baten identifikazioa euskal gramatikagintzan
Abstract
Artikulu honetan *edin aditz laguntzailearen adizkiak euskal gramatika zaharretan (XVII-XIX) nola deskribatu eta sailkatu ziren aztertuko dut: gramatikari zaharrek zein laguntzaileren barruan sartu zituzten eta haien sailkapenen arrazoiak zein izan zitezkeen erakutsiko dut. Azterketa amaituko da *edin partizipioa berreraiki zuen Willem Jan van Eysen proposamenekin.